-stan

-stan atzizkia izenean duten herrialdeak

-stan (persieraz: ـستان‎‎-stān) pertsierazko hitza da "-(r)en lekua" edo "-(r)en herria" esateko. Munduko leku askok dute izen hori, batez ere Asiako hegoaldean eta zentruan, baina baita Kaukasoan eta Errusian. Persiar kultura hedatu den lurraldeetan atzizkia ere ohikoa da. Atzizki gisa ere modu orokorrean erabiltzen da pertsieraz eta urduz, adibidez ریگستان rigestân, "desertuaren lurrak", Pakistan "puroen lurraldea", Hindustan "hinduen lurraldea", edo golestan urduz: گلستان‎ "loreen lurraldea, lorategia".


-stan

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne