Musika klasikoaren munduan, Abesbatza-zuzendariaabesbatza edo koro bateko korda edo ahots desberdinak prestatu eta koordinatzeko arduratzen den musikaria da, beti ere musika-lan bat interpretatzeko asmoarekin. Batzuetan korda bakoitzak (sopranoak, mezzosopranoak, kontraltoak, tenorrak, baxuak, baritonoak...) bere arduraduna dauka (ahots bakoitzeko lana koordinatzeko pertsonak).[1] Zuzendariak eskuekin eta buruarekin zuzentzen du abesbatza osoaren interpretazioa.
Obra a capella interpretatu behar denean, edo pianista baten edo instrumentu talde txiki baten laguntzarekin, zuzendaritza musikalaren arduraduna, normalean, koruko zuzendariarena izaten da.
Obra orkestra batekin interpretatu behar denean (musika sinfoniko-korala), zuzendaritza musikalaren arduraduna, normalean, orkesta- zuzendaria izaten da.
Koru mota desberdinak existitzen dira eta hortaz zuzendari mota desberdinak badira ere, guztiak abesbatza-kantugintzarako prestatu izan dira. Koru-zuzendariaren jantzia eta koristena desberdina izaten da.
↑Gurrutxaga, Antton. (pdf) Musika Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).