Adardun bat beste pertsona batekin edo batzuekin harremana duen bikotekidea da.[1] Beraz, adarduna emakumea zein gizona izan daiteke.[2] Harreman horiek ezagunak edo ezkutuak izan daitezke. Erabilera fetitxistan, adardun bat bere bikotekidearen "desleialtasun" sexualaren konplize da, eta horren bidez plazera lortzen du.[3]
Adardunak, sarritan, gizarte mailan barregarriak dira. Askotan ere denigratuak dira. Literaturan zein zineman sarritan erabili den gaia da.