Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Agrobacterium

Agrobacterium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaHyphomicrobiales
FamiliaRhizobiaceae
Generoa Agrobacterium
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Agrobacterium generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Aerobio hertsiak dira, eta mugikorrak. Genero honetako bakterio gehienek landareak infektatzen dituzte, eta haientzat patogenoak dira.

Beste landare-patogenoen aldean, landareak zimeltzen dituztenak (Erwinia, Xanthomonas...), Agrobacterium tumoreak sortzen ditu. Bakterio honek zezidio izeneko egiturak eragiten ditu infektatutako landareetan.

Genero honetako espezie ugari basofiloak dira, hots, lurzoru oso alkalinoetan bizi dira.

Agrobacterium tumefaciens da ondoen ezagutzen dugun espeziea. Bakterio honek plasmido bat dauka, Ti izenekoa, landare-tumoreak eragiten dituena. Bakterio patogenoa landarean sartzen da zauriak aprobetxatuz (batez ere erro eta zurtoinaren arteko loturan). Behin sartuta, mikrobioaren Ti plasmidoa landarearen kromosoman integratzen da, eta bakterioaren ADN zelula eukariotoaren ADNn txertatzen da, beraz [1]. Horren ondorioz, plasmidoak zelula normala zelula tumoral bihurtzen du.

Agrobacteriumek landareen ADNn bere material genetikoa txertatzeko duen gaitasun horri etekina ateratzen zaio, eta bakterioa erabili da landareen ezaugarriak aldatzeko, ingeniaritza genetikoaren bitartez. Modu horretan genetikoki eraldatutako landareak lortzen dira, landare basatiak baino interesgarriagoak direnak ikuspuntu ekonomiko edo industrial batetik (landare transgenikoak).

  1. Ingraham, J., Ingraham, C>: Introducción a la Microbiología, Vol. I, Ed. Reverte (1998), 252 orr. ISBN: 84-291-1Q870-5

Previous Page Next Page






أجرعية Arabic اجرعيه ARZ Agrobacteri Catalan Agrobacterium German Agrobacterium English Agrobacterium Spanish آگروباکتریوم FA Agrobakteerit Finnish Agrobacterium French Agrobacterium GL

Responsive image

Responsive image