Izatez aleno propadienoaren izen arrunta da, baina aleno esaten zaio konposatu-familia bati zeinetan karbono-atomo batek lotura bikoitz bana duen ondoko bi karbonoekin. Produktu natural ugarik agertzen dute aleno funtzio-taldea[1].
Azken hamarkadotan alenoak asko erabiltzen ari dira sintesi organikoan oso bertsatilak direlako eta erreakzio korapilatsuetan balia daitezkeelako selektibitate egokiarekin eta urrats-kopuru txikiarekin. Halaber, estekatzaile gisa baliatzen dira koordinazio-konposatuetan.