Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Alper

Harrizko alperra.
Bi alper Hill Close Gardens lorategia, Warwick, Erresuma Batua.

AlperraIpar Euskal Herrian trunkoa, baita ere bonbil eta trinko, eta harrizkoa edo porlanezkoa denean (zurezkoa ere izan baitaiteke) alper-harria ere deitua— nekazaritzan erabiltzen den arrabol astuna da, lur-mokorrak xehatzeko erabiltzen dena. Antzinean harrizkoak ziren eta abereen trakzioa erabiltzen zen horiekin lan egiteko, baina egun burdinazkoak izaten dira, hortzak dituzte lurra hobeki xehatzeko eta traktorez maneiatzen dira gehienetan.

Alperrak bi zulo izaten ditu alde banatan eta horietan sartzen da ardatza eta honek zurezko bastidoreari eusten dio, erditik lau bat metro luzeko pertika bat irteten da. Armazoia edo etxea (80x120x150) ez zen beti ere berekoa izaten.[1]

  1. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 27.or.

Previous Page Next Page