Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Anakoreta

"Anakoreta", Teodor Axentowiczena.

Anakoreta (antzinako grezieraz: ἀναχωρητής, mundutik baztertutakoa) eremutarra da; leku bakartietan otoitz eta penitentziara emanik bizi den pertsona. Antzinako garaietan basamortuan bizi ziren anakoretak, mundutik eta tentaldietatik ihesi. Kristautasunean izan diren anakoretez gainera, beste erlijio batzuetan ere izan dira, hinduismoan eta budismoan batez ere.[1]

Jada antzinako juduen artean izan ziren anakoretak baina II. eta III. mendeetatik aurrera (askotan jazarpenak zirela eta) ugaldu ziren. Horietatik asko Tebaidarantz (Egipto) jo zuten.[2] Anakoretek bere jarrera manamendua jarraitzen zuela uste zuten:

« Mundukoak bazinete, munduak maite izango zintuzkete, nork berea maite duen bezala; baina nik aukeratu eta mundutik atera zintuztedanez, munduak gorroto dizue, mundukoak ez zaretelako »

Joan 15:19

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Diccionario enciclopédico popular ilustrado Salvat (1906–1914)

Previous Page Next Page






Anachoreet AF نساك ARZ Anacoreta AST Anacoreta Catalan Anachoret German Anchorite English Anakoreto EO Anacoreta Spanish Anahoreedid ET Anakoreetti Finnish

Responsive image

Responsive image