Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Andres

Andres
Ander apostulua
Ander apostulua
Datuak
Sexua gizonezkoa
Esanahia «gizon indartsu», «gizonezko» edo «ausart»
Jatorrizko eskualdea Grezia
Jatorria grekoa
Antzeko izenak Andere (emakumezkoa)
Izenaren eguna azaroaren 30a
Eratorriak Ander

Andres[1] greziar jatorriko gizonezko izena da. Andros (grezieraz, gizon edo gizonezko) hitzetik dator, eta «gizon indartsu», «gizonezko» edo «ausart» esan nahi du.

Baditu bi euskal aldaera: Ander (Sabin Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratutako Deun-ixendegi euzkotarra izen zerrendan lehenengoz agertua) eta Andore.[2] Gaur egun, Ander izenak hedadura handia du; maiz, Jon-ekin batera erabiltzen da (Jon Ander).[3]

Ander izenaren emakumezko aldaera Andere da. Euskal izen hori erromatarren garaiko Akitaniako inskripzioetan ageri diren izenetako bat da.[4]

  1. Euskaltzaindia: 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak.
  2. Euskaltzaindia: «Andres». Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. Euskaltzaindia: «Ander». Euskal Onomastikaren Datutegia.
  4. Euskaltzaindia: «Andere». Euskal Onomastikaren Datutegia.

Previous Page Next Page






Andres (Name) German Andres (name) English Andres ET Andres (prénom) French Անդրես HY

Responsive image

Responsive image