Antipiretikoa, sukar-kontrakoa edo antitermikoa gorputzeko tenperaturaren beherakada azkar bat eragiten duten droga edo sendagaia (sukarraren kasuan bereziki). Hipotalamoko zentro termikoaren gain dihardute, bero-galera handiagoa eraginez, larruazaleko basodilatazioa eta izerditzeagatik. Sendagai hauetatik, gehienek eragin analgesikoa ere badute, min-sentsazioen zentroak jasotzen dituen talamo optikoa deprimitzen baitute.[1] Sukarra modu sintomatikoan tratatzen duten medikamentuak izan ohi dira, haien kausan eragin gabe. Adibiderik ohikoenak azido azetilsalizilikoa, ibuprofenoa, parazetamola eta metamizola dira.