Ardiki | |
---|---|
haragi eta bovid meat (en) | |
Historia | |
Honen produktua | Ovis |
Ardikia, ardi-okela edo ardi-haragia[1] arditik eratorritako haragi-produktua da, hazkuntzaren bidez edo, historikoki, ehizaren bidez lor daitekena. Herrialde askotan kontsumitzen dute, baita arkumeki, behiki eta beste haragi gorri batzuen moduan. Ardi-okela proteina eta koipe askokoa da.[2]
Ardi eta ahari-haragia asko kontsumitzen da bai Turkian, bai Otomandar Inperioa Balkanetan (Grezia, Ekialde Hurbila, Siria eta Irak) osatzen zuten beste herrialdeetan. Ardi-haragia asko jaten da Kaukaso hegoaldetik (Armenia, Azerbaijan, Georgia eta Iran) Espainiaraino. Mundu Zaharretik kanpo, Argentina, Australia, Brasil eta Zeelanda Berria dira kontsumo gehien duten herrialdeak.