Arilo-haluro

Kimika organikoan arilo-haluroak eraztun aromatikoaren hidrogeno-atomo bat edo gehiago halogeno batez ordezkatuta duten konposatuak dira. Halogeno guztiek, alegia, fluorrak, kloroak, bromoak eta iodoak eratzen dituzte arilo-haluroak[1].

Aril-haluroek oso talde heterogeneoa osatzen dute ikuspegi guztietatik, halogenazio-mailarekin hasita eta ezaugarri fisiko-kimikoekin bukatuta. Erabilera-esparru oso anitza dute: disolbatzaile, erreaktibo sintesi organikoan, sua atzeratzeko agente, intsektizida, polimeroen aditibo, tindu eta beste. Guztien artean erabilerari dagokionez inportanteenak arilo-kloruroak dira.

Fluorbenzol o-chlorofluorobenzene P-Dibromobenzene Hexachlorobenzene
Fluorobentzenoa orto-fluoroklorobentzenoa para-dibromobentzenoa Hexaklorobentzenoa
Polybrominated biphenyls Tetrabromobisphenol A Pentachlorophenol Iodoversol
Bifenilo polibromatu Tetrebromobisfenol A Pentaklorofenola Iodobertsola

Aipatzekoak dira ere arilo polihalogenatuak. Izan ere, industrian inportanteak diren edo izan diren konposatu asko horietakoak dira, intsektizidak, biozidak edo sua atzeratzeko agenteak direlako. Bifenilo polikloratuak edo hexaklorobentzenoa intsektizida gisa baliatu dira. Bifenilo polibromatuak sua atzeratzeko agenteak dira. Batzuk eta besteak poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta ingurumen-arazoak sortzen dituzten. Horrexegatik Stockholmeko Hitzarmanak erabilera eta fabrikazioa kontrolatu edo debekatzen ditu[2].

  1. (Ingelesez) Bhuyan, Satyam. (2023-08-22). «Aryl Halide: Definition, Structure, Examples, and Properties» Chemistry Learner (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. Stockholm Convention on Persistent Organic Pollutants. .

Arilo-haluro

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne