Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Artzapez

Errusiar artzapez kaleko jantziak erakutsiz — Feodor Dubianski, Elisabet eta Katalina II.a enperatrizen aitor-entzulea (Alexei Antropoven margolana, 1761)

Artzapeza elizbarruti batean artzapez barrutia administratzen eta zuzentzen duen apaiza da. Artzapez barrutiak azpian hainbat parrokia hartzen ditu. Titulu hau hala Eliza Ortodoxoak nola Eliza Katolikoak erabiltzen dute.

Antzina, artzapeza zen apezpiku-elizan zegoen apaiz ordenatu antzinakoena edo, bestela, apezpikuak gailentzat hartu eta izendatzen zuena. Haren egiteko nagusia elizkizunetan apezpikuaren ordezkoa izatea zen, adibidez, gaixorik egotekotan. Trentoko Kontzilioak behin bakarrik izendatuko, eta hartan honetarako: parrokiak apezpikuaren izenean nola bisitatu behar dituzten arautzeko. Espainian, 1851ko Konkordatuak artzapezaren dignitatea beheratu zuen Katedraleko Kapituluaren bigarren mailara —lehenengoa dean da harrezkero— eta landa-artzapezak apezpikuak izendatu behar dituela eskualde bateko parroko edo erretoreen artean.


Previous Page Next Page






رئيس قساوسة Arabic Arcikněz Czech Erzpriester German Πρωτοπρεσβύτερος Greek Archpriest English Arcipreste Spanish Archiprêtre French Arcipreste GL Vanjski vikar Croatian Imam agung ID

Responsive image

Responsive image