Askokarpo edo askomaonddoaskomizeteenesporokarpo edo gorputz fruitu-emailea da. Hifa antzuek eta barrunbea estaltzen duen himenioak osatua. Bere baitan eratzen dira askuak, estalki babesle batez inguraturik. Formaren arabera, mota nagusiak hauek dira[1] :
apotezioa: katilu formako askokarpoa, heldutasunera iristean himenioa aire zabalera irekia duena.
peritezioa: askokarpo itxia, esfera, zilindro edo arrautza formakoa, ostiolo izeneko irekigune txiki bat izaten duena.
kleistotezioa: askokarpo itxia da. Askosporak heltzen direnean ere, himenioa pareta baten barnean geratzen da.