Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Atxiloketa

Atxiloketa zuzenbidean guztiz arautua den ekintza eta egoera izan arren, maiz protesta eta disidentzia politikoaren aurkako errepresioan baliatu da estatuen aldetik. Irudian, aktibista baten atxiloketa.

Atxiloketa estatu bateko erakundeek, poliziak gehienetan, nahiz horretarako eskumena duten beste erakunde eta pertsonek legez beste pertsona bati denbora batez askatasuna kentzeko ekintza eta horren ondoriozko egoera da, atxilotuak delitu edo falta bat burutzeagatik, pertsona hori identifikatu, itaundu eta justiziaren esku utzi bitartean. Atxiloketak beste pertsonak eta ondasunak babesteko nahiz disidentzia politikoaren aurkako neurri gisa ere erabiltzen da. Atxiloketa denboran zehar atxilotua berariaz prestatutako instalazioetara (polizia-egoitzak eta hauetan izaten diren ziegak) eraman nahiz atxilotua izan den tokian bertan edo beste batean atxikia izan daiteke.


Previous Page Next Page