Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Avermectina

Avermectina
Motagai kimiko
Identifikatzaileak
Gmelin50344

Avermectina konposatu organiko makrozikliko naturala da, lurzoruan bizi den Streptomyces avermitilis actinobacteriak ekoitzitakoa, akaroen, intsektuen eta helmintoen kontrako propietateak dituena.[1][2] Zortzi avermectina mota isolatu dira, lau konposatu homologo pare zehazki, osagai nagusi bat («a») eta osagai minoritario bat («b») 80:20 eta 90:10 bitarteko proportzioan dituztenak.[2] Bizkarroiek eragindako gaitzak tratatzeko hainbat botika sortu dira avermectinan oinarriturik, hala nola, ivermectina, selamectina, doramectina, eprinomectina, moxidectina eta abamectina.

Avermectina aurkitzeagatik jaso zuten 2015eko Medikuntzako Nobel saria William C. Campbellek eta Satoshi Ōmurak, "haren deribatuek goitik behera gutxitu baitzuten onkozerkosiaren eta elefantiasiaren intzidentzia, parasitoek eragindako beste gaixotasun askori aurre egiteko eraginkortasuna izateaz gain".[3][4]

  1. Ōmura, Satoshi; Shiomi, Kazuro. Discovery, chemistry, and chemical biology of microbial products. Pure and Applied Chemistry, 79, 4, 2007, 581-591 orrialdeak, DOI: 10.1351/pac200779040581, degruyter.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).
  2. a b Pitterna, Thomas, Cassayre, Jérôme, Hüter, Ottmar Franz, Jung Pierre M.J., Maienfisch, Peter, Murphy Kessabi, Fiona, Quaranta, Laura, Tobler, Hans. New ventures in the chemistry of avermectins. Bioorganic & Medicinal Chemistry, 17, 12, 15-06-2009, pàg. 4085–4095. DOI: 10.1016/j.bmc.2008.12.069, sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).
  3. Galarraga Aiestaran, Ana. Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat. Elhuyar aldizkaria, 2015/10/05, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
  4. The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2015. nobelprize.org (Noiz kontsultatua: 2020-4-8).

Previous Page Next Page






أفيرميكتن Arabic Avermectina Catalan Avermectin Danish Avermectine German Avermectin English Avermectina Spanish اورمکتین FA Avermectine French Avermectina GL アベルメクチン Japanese

Responsive image

Responsive image