Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko. |
Euskal Herriko historia |
---|
Bagaudak (latinez bagaudae) Galia eta Hispaniako probintzia erromatarretako nekazari-taldeak izan ziren, Behe Erromatar Inperioan, II. mendetik V. mendera bitartean, jauntxo handien eta Erromatar Inperioaren aurka altxatu zirenak. Bagauden matxinada nagusia V. mendearen lehen aldean izan zen, egungo Euskal Herriko lurraldeetan.
Lehen matxinada ezaguna 285ean izan zen, eta haren aldirik gorena V. mendeko inbasio germaniarrekin gertatu zen, Behe Erromatar Inperioa krisi bizian zelarik. Matxinada horiek izan ziren Erromatar Inperioa desegin izanaren arrazoietako bat.