Zuzenbidean, bahia hartzekodunak gauza bat edukitzeko duen eskubide erreala da, zor baten berme gisa. Bahiak ez du gauza hori saltzeko eskubiderik ematen eta soilik zorra ordaintzen ez denean ahal izango du hartzekodunak gauza horren jabetza eskuratzeko prozesu juridikoa abiarazi.