Banadinita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineralak |
Formula | Pb5(VO4)3Cl |
Dana sailkapena | 41.8.4.3 |
Nickel-Strunz sailkapena | 8.BN.05 |
Sistema kristalino | Hexagonal dipiramidala |
Talde espazial | space group P6₃/m (en) |
Eponimoa | banadio |
Aurkikuntza-lekua | Zimapán (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gorri distiratsua, laranja-gorria, gorri-marroia, marroia, horia, grisa edo kolorgea |
Habitoa | Prismatikoa edo nodularra |
Gogortasuna Mohs eskalan | 3 - 4 |
Distira | Erretxina antzekotik azpiadamantinora |
Marra | Hori marroixka |
Dentsitate erlatiboa | 6,8 - 7,1 |
Banadinita Pb5(VO4)3Cl formula kimikoa duen apatitoen taldeko minerala da. Banadioaren mea nagusietakoa da eta beruna eskuratzeko bigarren mailako iturria. Kristal hexagonal gorriak eratuz agertzen da. Mineral arraroa da, galena bezalako berun meen oxidazioaren ondorioz sortutakoa. 1801ean aurkitu zen lehen aldiz Mexikon.