Barbinae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Cypriniformes |
Familia | Cyprinidae |
Subfamilia | Barbinae Bleeker, 1859 |
Barbinae Cyprinidae arrain familiako azpifamilietako bat da. Euren izen arrunta barbo da, eta Europa, Afrika eta Asiako ur gezatan bizi dira. Lehen Barbus generoan sailkatzen ziren, baina azken aldiko lanek taldearen berregituraketa ekarri dute, hainbat genero berri izendatuz. Genero horietako batzuk oso egonkorrak dira, baina beste batzuek eztabaida sortu dute eta oraindik ikertzen ari dira[1]. Barbinae subfamiliaren monofiletismoa ere eztabaidan dago. Gaur egun 715 espezie eta 29 genero ezagutzen dira.[2]