Bizikletako barne-aldagailua, abatz-aldagailua edo abatzeko barne-aldagailua bizikletako kanpo-aldagailuaren antzeko sistema da, baina engranajeak erabiliz motozikletako edo automibileko abiadura-kaxan bezala.
Barne-aldagailua atzeko gurpileko abatzaren barruan dago, eta 2, 3, 5, 7, 8 eta 14 martxa ere izan ahal ditu.
Barne-aldagailuak paseoko bizikletetan eta gurpil txikiko hainbat bizikleta motatan, bizikleta tolesgarrietan, esaterako, erabiltzen dira batez ere. Barne-aldagailuek engranaje epizikloidalen bidez funtzionatzen dute, eta horrek esan nahi du abatzaren kanpoko aldeak (erradioei erantsita dagoena) abiaduraz aldatzea eragiten duela atzeko gurpileko piñoiarekin alderatuta, hautatzen den martxaren arabera.