Baxan | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°01′04″N 35°50′09″E / 33.017777777778°N 35.835833333333°E |
Baxan (hebreeraz: הַבָּשָׁן, ha-Bashan; latinez: Basan edo Basanitis)[1] Itun Zaharrean aipatzen den toponimoa da, Burdin Aroan Transjordaniako eskualde iparraldekoena zena.[2] Egungo Sirian zegoen. Israelek 1967ko Sei Eguneko Gerran Bere mendebaldeko zatia, gaur egun Golango Gainak bezala ezagutzen dena, inbaditu eta 1981ean bereganatu zuen.
Baxan 59 aldiz agertzen da Hebrear Biblian. Ashteroth Karnaim eta Edrei (egungo Daraa) bertoko hiri nagusiak ziren. Tradizio biblikoak dioenez, Og erregearen erregealdian israeldarrek Baxan erresuma amorrita konkistatu zuten. Garai monarkikoan zehar, Israel eta Aram-Damasko erresumek Baxanen jabetza izateko borrokatu zuten. Antzinate klasikoan toponimoa desagertu eta eskualdea lau barrutitan banatu zen: Batanaea, Gaulanitis, Trachonitis eta Auranitis hain zuzen ere.