Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Beefalo

Beefalo zezena

Beefaloa gizakiak sortutako betabere mota bat da, Amerikako bisonte eta arraza ezberdinetako etxeko behien arteko gurutzaketaren ondorioa. Europan ere beefaloak sortu dituzte Europako bisontea eta bertako behiak erabiliz. Kasu honetan zubron izena eman diote hibridoari. Ameriketan arrazaren beste izen bat, egun gutxiago erabilita, Cattaloa da.

Nahasketa gauzatzeko erabilitako behi arrazaren arabera, beefaloak itxura ezberdina hartu dezake. Oro har antza handiago dauka behi edo zezen handi batekiko, baina oso sendoa eta ilaje ugariarekin. Arraza haragiaren emankortasunaren aldetik bi espezieen ezaugarri hoberenak animali bakar batean lotzeko sortu zuten.

Beefaloa itxuraz behiatik gertu dago, eta %37,5 dauka bisontearen genetikaren aldetik. Dena den, portzentai hauek aldatu daitezke abere batetik bestera eta abeltzainaren arabera. Bisontearen portzentai handia daukaten animaliek "Bisonte hibridoak" deitzen dituzte.

Beefaloak ugaldu daitezke, abere hauek umekarrak baitira. Ez dira berez antzuak, gizakiak sortutako beste zenbait hibrido ak bezala, mandoaren kasu. Hala ere zenbait kasuetan ugalkortasun zaila daukate, eta hau izan da hain zuzen arraza hau hazteko arazoetako bat.

Beefaloaren haragia asko famatzen dute, kaloria gutxikoa baita. Gantza eta kolesterola ere maila baxuan dauka.

Beste aldetik Ipar Amerikako beefaloak ondo egokitzen dira eguraldi kaskar zein larre eskasetan. Europako beefaloen kasuan, nahiz eta animali emankorrak eta zailduak izan larre txarretan, hainbat gaixotasunen aurrean ahulak izaten dira.


Previous Page Next Page






بقجاموس Arabic Beefalo Danish Beefalo German Beefalo English Beefalo EO Beefalo Spanish Kattaloni Finnish Beefalo French ביפאלו HE Sapi bifalo ID

Responsive image

Responsive image