Belisama; Akitania erromatarraren garaian Pirinio aldean eta egungo Frantziako beste bi lekutan aurkitu den Jainkosa baten izena da.
Aditu askorentzat Saint-Lizierren azaldutako Belisama edo Balesama jainkosa zelta da.
Teonimo hau ibai batzuen izenen jatorrian dagoelako, jainkosa hau laku, ibai, argia eta eskuko lanarekin lotuta zegoela proposatu da. Bestalde, eta Minervarekin lotuta agertu delako, errementariekin eta armagintzarekin ere harremana duela uste dute batzuk.
Belenosen jainkoaren bikotekidetzat ere hartu izan da , haren izenak erro bera duela dirudielako. Belenos bera, emakume batekin batera azaldu ohi da irudi batzuetan.