Bidesaria bide bat erabiltzeagatik ordaindu behar den diru kopurua da.[1] Bidesarien bitartez lortutako dirua errepide-azpiegituren eraikitze, kudeaketa eta mantentze erabili ohi dute, baina askotan ez du izandako kostu estaltzen. Autobide bat ordainpekoa denean, autopista diogu.
Gutxienez duela 2.700 urte bazeuden bidesariak: Asurbanipalen agintaldian, Susa eta Babilonia arteko bidean bidesaria ordaintzen zuten.[2]