Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Blaxploitation

Blaxploitation, 1970eko hamarkadan AEBetan puri-purian egondako zinemaren genero bat da, gerora ere genero honetako filmak egin izan dira, baina kopuru askoz ere apalagoan. Genero honetan, afroamerikarrek paper protagonista duinak dauzkate, ordurarteko bigarren mailako edota garrantzi eskazeko paperak alboratuz, maiz biktimak, morroiak edo esklaboak.

Izena hitz-elkarketa batetik sortua da, "black" eta "exploitation".

Genero honetako eszena ohikoenetako bat, funk musikaren doinuaz lagunduriko auto lasterketa kale eszena da. Berez, nahiko genero hiritarra da, nagusiki estatubatuar hirietako auzunetan bizi diren afroamerikarren bizimodua islatzen baidu. Bestalde, film honetako pertsonaia askok garai hartan modan zegoen afro horrazkera dute.


Previous Page Next Page