Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Bultzagailu

Paleolitoko bultzagailua. Mas-d'Azilgo leizea
Bultzagailua erabiltzeko modua
Amerindiarrek erabiltzen duten atlatlaren eskema
Inuita bultzagailua erabiltzen

Bultzagailua edo atlatl (nahuatleraz: ahtlatl) jaurtigaiaren (azagaia, lantza) hasierako abiadura handitzeko erabiltzen den tresna da. Gehienean makil zuzen bat izaten da, mutur bat kakotua duena. Askotan mutur hau animalien irudiekin apaindua izaten zen. Erabiltzeko modua erraza da: jaurtigaia bultzagailuaren gainean jartzen da, haren atzealdea kakoaren kontra dagoela. Bultzagailuari beste muturretik heldu eta, oreka gordez, jaurtiketa egiten da. Bultzagailuak gizakiaren besoa luzatu eta haren indarra handitzen du.

Aztarnen arabera Europan bultzagailuak Goi Paleolitoan erabili ziren, Goi Solutrearretik Goi Magdaleniar arte, eremu mugatu batean (Périgord eta Pirinioak). Bultzagailuen zati batzuk, gai gogorrez (elur-orein adarrez edo mamut-boliz) egindakoak, era bikainean apaindurik daude eta historiaurreko arte higikorraren maisu-lanak dira.

Gaur egungo herri ehiztari-biltzaile batzuek bultzagailua erabiltzen dute, hala nola, Inuitek, Australiako aborigenek eta Amerindiarrek.


Previous Page Next Page






قاذف الحراب Arabic Атлатль BE Атлатъл Bulgarian Propulsor Catalan Vrhač oštěpů Czech Kastetræ Danish Speerschleuder German Spear-thrower English Propulsor (arma) Spanish نیزه‌انداز FA

Responsive image

Responsive image