Chapultepec | |
---|---|
Mexiko Hiria | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Miguel Hidalgo |
Koordenatuak | 19°24′47″N 99°11′52″W / 19.413055555556°N 99.197777777778°W |
Kontaktua | |
Helbidea | Av. Paseo de la Reforma |
Chapultepec edo Chapultepec basoa Mexiko Hiriko Miguel Hidalgo alkatetzan dagoen parke hiritarra da. Mendebaldeko hemisferioan handiena da, 810 ha-ko azalera baitu. Mexikoko gune turistiko garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu, hala nola Antropologia Museo Nazionala.[1] Hiru laku artifizial, kirolguneak eta iturri ugari ditu. Horregatik guztiagatik, hirian turistek gehien bisitatzen duten tokietako bat da. Giza okupazioaren antzinatasuna dela eta, basoa gune arkeologiko izendatu zuten, eta aztarna historiko ugari ditu; lau mila objektu arkeologiko inguru aurkitu dira, eta 2001az geroztik Mexikon Gizateriaren Ondare izateko hautagai diren ondasunen zerrendan dago.
Chapultepec leku berezia izan da beti mexikarrentzat. Aztekek 1200. hamarkadan Mexiko iparraldetik iritsi zirenean, aldi baterako inguru horretan egokitu ziren.[2]