Chega | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Portugal |
Ideologia | nazionalismoa, Kontserbadurismo nazionalista, Kontserbadurismo soziala, Liberalismo ekonomikoa, Antisistema eta Eskuindar populismoa |
Kokapen politikoa | eskuin politiko eta Eskuin-mutur |
Jarduera | |
Honen parte | Patriots for Europe (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | André Ventura (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2019ko apirilaren 9a |
Sorlekua | Lisboa |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Chega Portugalgo alderdi politikoa da, ideologia populista, erradikala, nazionalista eta kontserbadorea duena, eta eskuin muturrean kokatzen dena.[1][2][3][4][5]
Gaur egun Portugalgo hirugarren indar politikoa da, eta Errepublikako Asanbladako hirugarren talde handiena dauka.
2019ko apirilaren 9an Portugalgo Auzitegi Konstituzionalak onartu zuen Chega alderdia alderdien erregistroan inskribatzea.[6] 2019ko Portugalgo hauteskunde legegileetan diputatu bakarra lortu zuen, botoen %1,29arekin.
Basta! koalizioaren kide izan zen 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan, baina ez zuen eurodiputaturik lortu. 2020ko uztailean, Identity and Democracy (ID) Europako taldean sartu zen.[7]
2022ko legegintzaldiko hauteskundeetan alderdiak Portugalgo parlamentuko eserlekuen kopurua handitu zuen (batetik hamabira), botoen %7,18 lortuta.[8]