Chouannerie 1793tik aurrera, Bretainian eta Frantzia mendebaleko Normandian, Maine eta Anjou lurraldeetan Frantziako Iraultzaren aurka altxatu zen mugimendua da. Arrazoiak askotarikoak izan ziren: ekonomia-egoera txarra, erlijioaren aurkako politika, Konbentzioak 300.000 mila gizon kasernetara eramateko dekretua eta, Bretainiaren kasuan bezala, Frantziako estatuaren mendeko nazioei eskubideak ukatu izana. Matxinadak talde monarkikoen laguntza osoa izan zuen. Buruzagi nagusiak Maineko Bourmonteko kondea eta Cottereau anaiak, Cormatin baroia, Frottéko konde normandiarra, eta Rouërieko markes bretainiarra izan ziren. Gerrilletan ziharduten chouanek. Hoche jeneralak menderatu zituen 1795ean, nahiz Lehen Inperioaren hasiera arte (1804), chouanek beren matxinadan iraun zuten.