Chromatium | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Chromatiales |
Familia | Chromatiaceae |
Generoa | Chromatium [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Chromatium generoa sufrearen bakterio purpuren multzoan dagoen genero bakteriarretako bat da, bakterio Gram negatiboz osatuta dagoena. Bazilo itxura dute, mugikorrak dira eta fotosintesi bakteriarra egiten dute, SH2 izanik elektroien emailea eta CO2 karbono iturria:
Chromatium generoko bakterioek purupura kolorea dute, karotenoideek emanda, eta hortik bakterio horien goitizena (sufrearen bakterio purpurak). Fotosintesi bakteriarra anaerobioa denez, oxigenorik gabeko ur sakonetan bizi dira Chromatium generoko bakterioak.
Chromatiumek, beste bakterio fototrofoen aldean, ez ditu gas-bakuolak. Fotosintesian sortzen duen sufre elementala (S) zelula barneko pikorretan pilatzen du [1]