Cuicuilco Aro Aurreklasikoko K.a. 700-K. o. 150 ertamerikar eremu arkeologiko oso garrantzitsu bat da, Mexiko Hiriaren hegoaldean, Barruti Federalean, Texcoco aintzira izan zenaren hegoaldeko muturrean zegoena. Aurreko kronologia oinarri hartuta, Cuicuilco Mexikoko Haraneko hiririk antzinakoenetako bat izan liteke, olmekar eremu nuklear deritzon Mexikoko Golkoaren kostaldeak eta Veracruz eta Tabasco estatuek osatutako lurraldean bizi izan ziren olmeken garaikidea eta hauekin balizko harremanak izango zituena.
Gaur egun ezagutzen deneraino, Mexikoko Goi-Ordokiko lehen zentru zibil eta erlijioso handia izan zen. Bere biztanleriak, ziur aski, bere barnean hartzen zituen Aro Klasikoko altepetlen (hiri-estatuak) bereizgarriak ziren ezaugarri kultural eta gizarte estratu guztiak. Cuicuilco Xitle sumendiak eztanda egin ondoren bertan behera utzia eta suntsitua izan zen, biztanleria Mexikoko arroan berrezartzea eraginez. Honen amaiera Erdialdeko Goi-Ordokian aro klasikoko gune agintari bezala Teotihuacanen sendotzea izan zen.
8. tokian existitu ziren eraikin erlijioso eta etxebizitzak existitzen dira, baita hiria urez hornitzen zuen sistema hidraulikoaren hondakinak ere. Piramideetako bat leku estrategiko baten eraiki zen, espainiarren aurreko herrien artean sorkuntza monumental baten bidez kontzeptu erlijiosoak gertakizun kosmikoekin lotzeko lehen saiakera izan zelarik.