Cuillin

Sgurr nan Gillean gailurra eta Pinnacle Ridge, Basteirreko lepotik ikusita

Cuillin mendiak (Eskoziako gaeleraz An Cuilthionn edo An Cuiltheann) Eskoziako (Erresuma Batua) Skye uhartean kokatzen diren mendikate harritsu bat da. Benetazko Cuillin mendiak Cuillin Beltzak bezala izendatuak dira, batez ere Glen Sligachan haranaren beste aldean dauden Cuillin Gorrietatik bereizi ahal izateko. Gailur gorriak baxuagoak dira eta, hain harritsuak izan gabe, eskalada eta igoera gutxiago dituzte.

Cuillin mendien punturik garaiena, bai eta Skye uhartearena ere, Cuillin Beltzetako Sgurr Alasdair gailurra da, bere garaiera 992 metrotakoa (3255 oin) delarik.

Cuillins beltza eta gorrien ikuspegia Dubh Morretik begiratuta














Cuillin

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne