Diversity, equity, and inclusion (ingelesez, aniztasuna, berdintasuna eta inklusioa) hitzen siglaz osatutako terminoa da DEI, Ameriketako Estatu Batuetako hizkera soziopolitikoan eta ekonomikoan 21. mendean txertatu den terminoa da. Erakunde jakin bateko antolamendu-egitura edo politika adierazten du, erakunde horretako pertsona guztiek bidezkoa den tratua jaso dezaten, eta antolamenduan guztien parte-hartzea sustatzea du helburu, batez ere, identitate edo desgaitasun arrazoiengatik historikoki baztertuta edo diskriminatuta egon diren taldeena.[1] DEI ingurune edo politika bat instituzionalizatu nahi dituen erakundearentzat, hiru nozio horiek (aniztasuna, berdintasuna eta inklusioa) elkarrekin "estu lotutako hiru balio" ordezkatzen dituzte teorikoki.[2]
DEI esperientziak prestakuntza korporatiboko modu gisa ezagunak dira neurri handi batean: formakuntza antolatu hiru irizpideak zabaltzeko; baina erakunde mota askoren barruan inplementazio formalago batera iristen da, eta ez bakarrik enpresa munduan, baita ere arlo akademikoan, eskolakoan eta ospitaletan adibidez.[3][4]