Digital Video Broadcasting - Cable (DVB-C) kable bidezko telebistaren transmisio digitaleko sistema bat da, 1994ko abenduko «ETS 300 429» estandar europarrean oinarritua («Digital Broadcasting Systems for Television, Sound and Data services; Framing structure, Channel coding and Modulation for Cable systems»[1]), Europako Irrati-Telebista Batasuna (EBU) eta Telekomunikazioen Estandarizaziorako Europako Institutuaren (ETSI) babespean egina.
DVB-C DVB estandarraren parte da, eta MPEG-2 bilbeen modulazioa definitzen du, izango duen irrati-difusio motaren arabera: satelitea (DVB-S), kablea (DVB-C) edo VHF/UHF (DVB-T).