Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Daga

Ustez Amosis I.a erregearena izan den daga.
Daga Neolitica

Daga (latin arruntetik daca) xafla laua eta punta zorrotza duen arma zuri bat da. Sastakaia baino luzeagoa da, baina ezpata baino laburragoa. Bi ahokoa izaten da eta zaintza bat izaten du, ukabila babesteko. Bigarren erabilerako arma gisa erabiltzen zen, ezpataren laguntzaile moduab. Emakumeek ere eramaten zuten, euren burua babesteko. Daga goiztiarrenak K.a III. milurtekoan agertu ziren, Brontze Aroan. Lehenengo daga hauek egiteko erabiltzen ziren materialak hezurra, bolia eta sukarria ziren.

Kasu guztietan, dagak eta labanak bigarren edo hirugarren erabilerako arma zuritzat jotzen dira.

Dagek, anbiguotasunarekin zerikusi handia izan ohi dute. Koldarkeria eta traizioarekin ere lotzen dira. Dagarekin eginiko hilketarik ospetsuena, Julio Zesarrena izan zen, K.a. 44. urteko martxoak 15ean. Hogeitahiru sastakada jasan zituen, Erromako Senatuko partaide bakoitzeko bat. Baina, ironikoki, dagak ausardia eta ideia argitasunarekin ere lotzen dira.


Previous Page Next Page






Daga AST Badalenn BR Daga Catalan Kurzschwert German Daga Spanish Dague French Daga GL Dago IO Daga (arma) Italian ショートソード Japanese

Responsive image

Responsive image