Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Dagon

Dagon
Canaanite religion (en) Itzuli, feniziar mitologia, Ugaritic religion (en) Itzuli, Mesopotamiako erlijioa eta mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BizitokiaTell Bi'a (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Xalax
Seme-alabakDemaroon


Dagon (hebreeraz: דָּגוֹן‎Dāgōn) edo Dagan, (sumerreraz: 𒀭𒁕𒃶dda-gan;[1] fenizieraz: 𐤃𐤂𐤍Dāgān) Brontze Aroko Ekialde Hurbileko jainko bat zen. Sirian jainko-jainkosen aita izan zen, jainko sortzailea eta bere emaztea Salas izan zen[2]. Aditu askorentzat zerealen jainkoa omen zen, laboreen babeslea -emankortasuna ematen zuen- eta garia lantzen irakatsi eta goldea asmatu zuena.

Hebreeraz eta kanaandarren hizkuntzan, "dagan" hitza “pikorra edo alea (laboreena)”[3] izendatzeko erabiltzen zen. Horregatik eta goldearen asmatzaile izatea egotzi zitzaiolako, uste da ugalkortasunaren jainko bat izango zela. Baina Lluis Feliu adituak dio, ez dagoela frogatua Dagan nekazaritzarekin lotuta zegoenik, beste testuinguruetan eta beste epiteto batzuekin izendatua izan baita. Bestalde, baliteke izena semiten aurrekoa izatea eta kasu horretan "ale" hitzarekin egiten den itzulpena ez litzateke egokia izango[2].

  1. The Electronic Text Corpus of Sumerian Literature The ETCSL project, Faculty of Oriental Studies, Oxfordeko Unibertsitatea
  2. a b Feliu, Lluis. (2001). «La figura de Dagan» Anuari de Filologia. Secció E. Estudis hebreus i arameus (Bartzelonako Unibertsitatea) 10: 9-28. ISSN 1131-8597..
  3. (Ingelesez) «Dagan | Canaanite Deity, Storm God, Fertility God | Britannica» www.britannica.com 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Previous Page Next Page






داجون Arabic Дагон Bulgarian Dagó Catalan Dagon CY Dagon Danish Dagān German Ντάγκον Greek Dagon English Dagon EO Dagón Spanish

Responsive image

Responsive image