Dashikia Afrika mendebaldean erabilitako gizonek jazteko jantzi koloretsua da. Antza, Nigerian sortu zen. Afrikatik kanpo ere ikus daiteke, esaterako Ameriketako Estatu Batuetan edo Frantzian. Gorputz erdia estaltzeko erabiltzen da. Emakumeek pareko janzkera dute, kaftan izenekoa. Dashiki Hausa hizkuntzatik dator, euskaraz "alkandora".[1][2]