Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Dopatze

Dopatze elektronikan esaten zaio material erdieroale intrintsekoei ezpurutasun-atomoak nahita gehitzea erdieroaleen ezaugarri optiko eta elektrikoak aldatzeko[1]. Atomo kopuru txiki batek alda dezake erdieroale batek elektrizitatea eroateko duen gaitasuna Horrela, 100 milioi atomoko atomo dopatzaile bakarra gehitzen denean, dopatze-maila baxua edo arina dela esaten da. Atomo dopatzaile asko gehitzen direnean, hamar mila atomoko bat gutxi gorabehera, dopatzea handia edo astuna dela esaten da.

Kimikan dopatze esaten zaio substantzia baten ezaugarriak hobetzeko ezpurutasun-kantitate txiki bat eransteari[1]. Adibidez, poliazetilenoa iodorekin dopatuta, polimeroaren eroankortasun elektrikoa zazpi magnitude-ordena handitzea erdiesten da[2].

  1. a b Dopatze. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
  2. Heeger, Alan J.. (2001). «Nobel Lecture: Semiconducting and metallic polymers: The fourth generation of polymeric materials» Reviews of Modern Physics 73 (3): 681–700.  doi:10.1103/RevModPhys.73.681. (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).

Previous Page Next Page






Dotering AF إشابة Arabic ডোপায়ন Bengali/Bangla Dopatge (semiconductors) Catalan Dotování Czech Dotierung German Doping (semiconductor) English Dopaje (semiconductores) Spanish Dopeerimine ET آلایش FA

Responsive image

Responsive image