Dorya edo Dorua (grezieraz δóρυ), lantza mota bat zen, ez oso astuna. Hoplita soldaduen armarik garrantzitsuena zen eta bi metro t´erdiko luzera zuen zurezko pertika batetaz osatuta zegoen, mutur batean, metalezko punta fin eta zorrotz bat zuelarik eta, bestean, kontrapisu bat, hau ere, puntaduna, lurrean erorita zegoen etsaia errematatzeko[1]. Dorya ez zegoen gezi bat edo xabalina bat bezala jaurtitzeko prestaturik hala ere, zuen forma aerodinamikoak aukera ematen zuen jaurtitzeko.