Echoes | |
---|---|
Pink Floyden musika-lana | |
Egilea(k) | Pink Floyd |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Echoes |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Rock progresiboa |
Hizkuntza | ingelesa |
Diskoetxea | Harvest (en) eta EMI Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Meddle Echoes: The Best of Pink Floyd |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pink Floyd |
Hitzak | Roger Waters |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roger Waters |
Hitzak | MetroLyrics |
Bideoa | YouTube |
Echoes 1971ean Pink Floyd britainiar musika taldeak Meddle diskoaren barnean sortutako pieza musikala da, disko horren bizkarrezurra eta gai nagusia (23:29 minutuko iraupena, diskoaren B alde osoa hartzen duena). Atom Heart Mother (23:44) eta Shine On You Crazy Diamond (26:11) gaiekin Pink Floyden historian hirugarren gai luzeena da; azken bi hauen aldean, baina, Echoes ez dago zati ezberdinetan banatuta, osorik entzuten baita hasieratik bukaeraraino.
Kritiko gehienen ustez ordura arte (1971) Pink Floydek sortu zuen lanik biribilena eta osatuena da Echoes, bandaren hurrengo lanetarako abiapuntua eta ezinbesteko erreferentzia bihurtu zena. Atom Heart Mother albumean somatzen dira Echoes-en dauden zantzu musikal batzuk, gero sofistikatuko direnak. Musika-estudioko lan mardula dago gai honen atzean, David Gilmourrek behin aitortu zuenez [1]
Suite musikalaren antzera landutako pieza luzea da, eta taldeko lau kidek konposatu zuten. Hitzak, aldiz, Roger Watersek idatzi zituen.
Pink Floyd Live at Pompeii pelikulan (1972an) protagonismo berezia hartu zuen Echoes-ek. Era berean, izena eman zion 2001eko Pink Floyden bilduma bati: Echoes: The Best of Pink Floyd (album horren 5. gaia izanik)