Edafologia lurzoruak ikertzen dituen zientzia da, horien ezaugarriak landare, zuhaitz eta beste izaki bizidunengan duen eragina aztertuz bereziki. Lurzoruen zientzietako bat da, pedologiarekin batera.[1]
Edafologiaren barruan gai hauek aztertzen dira: Lurzoruaren prozesuak, edafogenesia, lurzoruaren propietate fisiko-kimikoak,
lurzoruaren dinamika, lurzoruaren egitura bertikala eta lurzoruen taxonomia eta banaketa.