Eklogita | |||
Arroka metamorfikoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Granateak Onfazita Zianita Errutilo Kuartzo Lawsonita Koesita Anfibolak Fengita Paragonita Zoisita Dolomita Korindoi Diamante |
Eklogita pikor larriko arroka metamorfiko mafiko bat da, konposaketa basaltiko bat da. Eklogitak garantzia du bi gauzengatik. Lehenengo lurrazalean tipikoak diren presioak baino altuagoetan sortzen delako. Bigarrena oso arroka dentsoa delako eta horregatik konbekzioan lagundu ahal duela uste delako.
Arroka freskoa denean almandino eta piropo granateak ditu, gorrixka edo larrosak eta onfazita piroxeno sodiko berdeak ditu. Mineral akzesorioak zianita, errutilo, kuartzo, lawsonita, koesita, anfibolak, fengita, paragonita, zoisita, dolomita, korindoia eta oso gutxita diamanteak izaten ditu. Feldespatoa ez da egonkorra eklogitatan. Glaukofana eta titanita eklogitan sortzen dira goranzko bidean presioa galtzerakoan.