Elusa | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Novenpopulania |
Koordenatuak | 43°51′44″N 0°06′07″E / 43.86233°N 0.101967°E |
Historia | |
Kultura | Akitaniarrak, erromatarrak |
Elusa (gaur egungo Eauze hiria) Novenpopulania erromatar probintziako hiri bat izan zen. X. mendean Elsa, gaskoiz Euso eta, gero, frantsesez Éauze bilakatu zen.
K.a. 56. urtean erromatarrak hara ailegatu zirenean elusateen hiriburua handik hiru kilometrotara hegoalderantz izan zen.[1] I. mendean hiria eraiki zuten, Gélise ibaiaren ondoan. Civitas bilakatu eta III. mendean metropoli izendatu zuten, probintziako hiriburu bilakaturik.[2] V. mendetik aurrera gainbeheran zegoen.