Erakustazoka produktu berriak aurkezteko prestatutako eraikin edo barruti batean egiten den erakusketa da.[1] Erakustazokek paper garrantzitsua betetzen dute merkataritzan, eta merkatuko sektoreetan negozio-harremanak ezartzean. Pertsonek bertan beste pertsona eta konpainia batzuk ezagutu nahi dituzte hornidura-katearen segmentu berean, lehiakideen berritasunak behatu nahi dituzte, eta balizko hornitzaile edo erosleekin harremanetan jarri nahi dute. Hedaduraz, hitza merkataritza-helburuarekin produktu-erakusketak egiteko leku edo eraikina izendatzeko erabiltzen dute.[2]