Erruminazioa pertsona batek berarekiko arrotzak balira bezala bizi dituen uneko egoera edo gaien inguruan behin eta berriz gogoeta egitera daraman nahasmendu psikikoa da.[1] Mentalki osasuntsuak diren pertsonengan eta nahasmendu motaren bat duten pertsonengan gertatzen da erruminazioa, baina azken horietan intentsitate handiagoz gertatzen da eta bere egoera larriagotu dezake eta bulkaden kontrolaren nahasmendu bilakatu.