Esparatrapua[1] ehun, tela ziratu, paper edo mintz zelulosikoa da, bere aurpegietako batean substantzia itsasgarri batez estalia, eta zenbait kasutan printzipio medikamentoso edo sendagairen bat duena. Larruazalean ezartzen da, sendagarri gisa bere hartan, edota sendaketa handiago bat mantentzeko erabiltzen da.[2] ASTM PSTC/6 araua jarraitzen dute.