Faramir | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Gondor |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | ezpataria |
Familia | |
Aita | Denethor |
Ama | Finduilas Dol Amrothekoa |
Ezkontidea(k) | Éowyn (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sauron |
Faramir Tolkienen Eraztunen Jauna lanean ageri den pertsonaia bat da. Gondorko seneskal erregeorde Denethor II.aren eta Finduilas Dol Amrothekoaren seme txikia da. Haren anaia nagusia Boromir da.
Faramir bere anaiaren oso ezberdina da: berarentzat ezagutza eta jakinduria indarra eta boterearen gainetik daude. Aragornekin batera Eraztun Bakarraren tentaldiari eusten dion gizaki bakarra da, are miresgarriagoa bihurtzen duena. Gizaki gidari bikaina, bere herriak eta ezagutu zuten guztiek maitatua eta ohoratua zen.
Bere anai miresten zuen (oso elkartuta zeuden) eta bere aitaren maitasuna bilatzen zuen, beragatik maitasun gutxi sentitzen zuena eta bere anaia nahiago zuena, honek, Eraztunaren Gerraren amaiera aldean ia hiltzera eraman zuelarik. Bere aitak bidali zuen Osgiliatheko postua defendatzera, bertan hiltzeko arriskua nolakoa zen jakinda. Hil zorian itzuli zen Minas Tirithera, Nazgûlek erasoa izan ondoren.
Denethorrek, halako batean, kontzientzia txarra sentitzen du bizirik zuen bere seme bakarra behar haina maitatu ez izanagatik (Boromir lehenago hil baitzen), baita desesperazioa ere bere erresuma, itxuraz, erortzear baitzegoen, eta bere semearekin batera hiltzea erabakitzen du, hau hilda dagoela usterik.
Pippinek, ikaratua, Gandalfi abisatzen dio, Faramir salbatzeko garaiz iristen dena, baina ez Denethor salbatzeko. Ondoren Sendatze Etxeetara eramaten dute eta Aragornek athelas direlakoak erabiliz sendatzen du.
Aragorn Gondorreko errege bihurtu zenean, Faramirrengan agintari bikain bat ikusi zuen, leiala eta zuzena. Erresumako Seneskal eta Gondorreko kapitain bezala berresteaz gain, Ithiliengo Printze titulua eman zion.
Sendatze Etxeetan eman zuen denboran Eowyn ezagutu zuen, Rohango Anderea eta Rohirrimen erregea zen Eomerren arreba zena, eta euren artean benetako maitasuna sortu zen. Eraztunaren Gerra amaitu ondoren berarekin ezkondu zen eta elkarrekin Elboron izeneko seme bat izan zuten. Azkenik Emyn Arnenen bizitzen jarri ziren.
Pippinek, Gondorreko Seneskalarekiko zuen maitasuna eta miresmenaren ondorioz Faramir deitzen du bere emazte Haustura Luzeko Diamantea izeneko emaztearekin izan zuen lehen semea, ondoren Sam Gamgee eta Rosita Kotoren Urre Kizkur izeneko alabarekin ezkonduko zena.
Faramirrek Tolkienekin eta honen seme txikia zen Christopher Tolkienekin gai bezala Atlantida duen etengabeko amets bat banatzen du. Ametsean olatu erraldoi batek herrialde bat suntsitu eta urpean hondoratzen du, Tolkienen munduan Numenor izango dena, Dunedainen jatorrizko aberria.
Faramirren papera Peter Jacksonen trilogia ospetsuan David Wenham aktore australiarrak egiten du. Liburuan ez bezala, zinemako trilogian Faramirrek bai erakusten du eraztunarenganako interesa Frodo Zorrozabali joaten utzi aurretik. Hala ere, ez da gainontzekoek eraztunaren eraginpean jasaten duten gutizia kasu bera, baizik eta bere aitaren aurrean ondo geratzeko egiten duela, honek Faramir gaitzetsi egiten baitzuen.
J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna | |
Filmak: | Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera |
---|---|
Pertsonaia nagusiak | |
Hobbitak: | Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo |
Gizonak: | Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer |
Besteak: | Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola |
Etsaiak: | Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia |