Favicon (ingelesetik zuzenean mailegatutako neologismoa da: favorite icon > favicon ingelesez 1999an sortutako neologismoa)[1]. Euskaraz ikono gogokoena bezala itzul genezake baina nazioarteko hitza bihurtu da favicon eta euskaraz ere bere horretan erabili ohi da. Web gunearen ikono (txiki)a, fitxaren ikono (txiki)a, URLaren ikonoa ere deitzen zaio, web gune edo web orri jakin bati lotutako ikono txiki bat duen fitxategi arina da.[1][2] Web diseinatzaile batek ikono hori sortu eta web gune (edo web orri) batera karga dezake hainbat bidetatik, eta web nabigatzaile grafikoek hura erabiliko dute url bakoitza errazago ikur txiki baten laguntzaz identifikatzeko.[3] Favicon euskarria eskaintzen duten nabigatzaileek orrialde baten favicon bat erakusten dute nabigatzailearen helbide-barran (batzuetan, baita historian ere).[3][1]