Fede-aitormena edo fede-aitorra[1] sinesmen edo fede baten adierazpen publikoa da. Indibiduala da, fede-aitorpena ez bezala.
Judaismoan Shema Yisrael otoitzaren forma du.[2] Egunero errezitatzen dute, goiz eta arratsaldez; hilzorian daudenen ohe ondoan; judu gazteak bere Bar Mitzvah egitean. Kristautasunean hainbat erritu daude: katolikoek jaunartze solemne egiten dute,[3] protestanteek sendotza antzeko zeremonia bat,[4], kristau ebanjelikoek bataio aurretik publikoki egiten dute[5][6] eta abar. Islamen, berriz, Shahada ahoskatzean egiten dute, islamaren bost euskarrietako bat dena.[7]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑ Norman Solomon, Historical Dictionary of Judaism, Rowman & Littlefield, USA, 2015, p. 422
- ↑ William J. Collinge, Historical Dictionary of Catholicism, Scarecrow Press, USA, 2012, p. 359
- ↑ Pascale Marson, Le guide des religions et de leurs fêtes, Presses de la Renaissance, Paris, 1999, p. 152-153
- ↑ Walter A. Elwell, Evangelical Dictionary of Theology, Baker Academic, USA, 2001, p. 132
- ↑ Sébastien Fath, Du ghetto au réseau: Le protestantisme évangélique en France, 1800-2005, Édition Labor et Fides, France, 2005, p. 366
- ↑ Roger Foehrlé, L'Islam pour les profs : recherches pédagogiques, Karthala Éditions, 1992, p. 66