Fibronektina[6] ornodun guztietan dagoen glukoproteina bat da. Fibronektina 440 kDa inguruko glukoproteina bat da, forma monomeriko edo dimerikoan ager daitekeena, eta animalia-ehun zelular gehienen zelula kanpoko matrizean dago. 20 isoforma ezberdin ere badaude. Fibronektina plasmatikoa deritzona, disolbagarria da eta odolean zirkulatzen du, non odolaren koagulazioa, orbaintzea eta fagozitosia areagotzen dituen.